XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erantzuna itxaron gabe, kontxazko iduna hartu eta bere lepoan ezarri zuen.

Gero berriro dantzan ekin zion: pausu batzu atzera eman zituen, aurrera beste batzu.

Gauzak utzi zituen eta berriro hartu.

Hura ikustean, emakumea eta gizona nola libertitzen diren ezin esan, barre algaraka zeuden.

Baina barrea bapatean moztu zen.

Tangaly-k ustekabean dantza utzi eta hain azkar desagertu zen, besteek haren itzala ere ia ez zutela ikusi.

Bakarrik, mututurik geratu ziren biak zuhaitz itzalpean.

Doso-k, Tangaly-rengandik apartatu ondoren, sorbaldan ume bat zeraman atso batekin topo egin zuen.

Bera bide bihurgune batean zegoen gaixo plantak egiten.

- Zer egiten duzu hemen? - galdetu zion atsoak.

- Ustekabean goxatu naiz eta zain nengoen bidea norbaitekin egin ahal izateko.

- O, hau zortea! Nire txikia eta ni bakar bakarrik goaz eta lagunduko gaituen norbaiten bila gabiltza.

Hirurak bidean jarri ziren eta berandu baino lehen pendiz bat igoten hasi ziren.

Atsoa, umeaz gain, berrogeitamar urte baino gehiago zeramatzan sorbaldan, arnasa hartu ezinik geratu zen laster.

Zizpuru eta aihenen artean umea eraman beharrez kexatzen zen, eta bi pausutik behin gelditzen zen indarrak hartzeko.

- Amona, nekatzen zarela eta pendiza astuna zaizula ikusten dut esan zuen pikaroak, emaidazu txikia; nik eramango dizut.

Rafotsbe, atsoak, Doso-k txikia eramateko eskaintza egitea gogoz espero bait zuen, pozarren eman zion.